Minaren pertzepzio maila eta erantzun autoimmuneak Oier Gorosabelekin

Gaur, ostera,fisioterapeuten eguneroko lana asko baldintzatzen duten pare bat fenomeno aipatuko dizkigu Oier Gorosabel  fisioterapeuta: minaren pertzepzio maila eta erantzun autoimmuneak. Amaitzeko, espekulazio txiki bat egingo dut. Minaren pertzepzio maila ez da beti berdina. Gure eguneroko bizitzan, gure gorputza suntsitzen eta berregiten aritzen da etengabe. Kirolak, laneko mugimenduek… gorputza higatzen dute, baina gure zelulek segituan konpontzen dituzte hautsitako egiturak. Prozesu horrek ez du ez hasierarik ez amaierarik: etengabe ari gara mantenu lan horretan, gu konturatzen ez bagara ere. Zergatik ez gara konturatzen? Gure gorputzak “minaren pertzepzio maila” bat duelako: jasandako lesioak maila horren azpitik badaude, ez ditugu igarriko; triskantza handiagoa izan bada, berriz, maila gaindituko da eta orduan hasiko gara mina sentitzen. Gorputzaren abisua da, kontuz ibil gaitezen eta lesioa hobeto senda dadin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoak sortu ditu

og. Api 13 , 2023
Entzuten ari garena Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako sortutako ahots automatikoa da. Elhuyarrek pauso bat aurrera eman du, hizkuntza teknologien eta adimen artifizialaren esparruan, oraingoan testua ahots bihurtzeko sistema neuronala sortu du. Itziar Cortés Etxabe Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia Unitateko koordinatzailea da eta, berak azaldu digunez, Elhuyarrek pauso bat aurrera eman […]

Honekin lotuak