Piztu Bilbo itzali MTV hiri ereduaren inguruan hausnartzeko lekua

Iraila sartuta gauden honetan pasatu berri den Abuztuko hilabetera begira jarriko gara eta udazkenean Bilbo hirian izango diren ekitaldi nagusiei begira ere.  Dudarik ez dugu azken urteetan Bilbok eraldaketa handiak izan dituela, gero eta turista gehiago dabil gure kaleetan, datu bat, Bilboko Guggenheim museoak 445.147 bisitari jaso ditu ekain uztail eta abuztuan zehar. “Bere historiako udarik onena” hitz hauekin definitu dute museoaren arduradunak. Izan ere, iazko epealdi berean baino 17.383 bisita gehiago. Apirilean aurkeztu zen Piztu Bilbo itzali MTV plataforma, mugimendu ezberdinak osatutako plataforma dugu, Peio  eta Aritz izan dira gurean.  Merkataritza-jarduera kultur ekintzen gainetik, jartzen ari dira Bilbon. Eta horrek hiriko bizitza baldintzatzen duela uste dute. Hausnarketarako espazio eta gunea izan nahi dute. Plataformatik behin baino gehiagotan adierazi duzue salatu baina baita proposamenak jarri nahi dituzuela, Gure hiria ez daude salgai lelopean Irailak 20an mahai ingurua antolatu duzue Deustuko Gazte lokalean. Urriak 13rako  “11 botxo eguna! “ antolatu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko eraikin esanguratsuak ezagutzeko aukera Open House jaialdian

ar. Ira 11 , 2018
Bigarren urtez, Irailak 22-23an Open House jaialdia ospatuko da Bilbon, Open House, Bilboko ate irekien jaialdi nagusia da. Urtero, asteburu batetan zehar, Bilbok ateak irekiko ditu hiria ezagutzera emateko. Aukera paregabea hiritar zein bisitariek, Bilboko garapena, arkitektura eta hirigintzaren bidez hobeto ulertzeko. Bisitak doakoak dira eta gida baten laguntzaz gauzatuko […]

Honekin lotuak