Gaurkoan igel jokoan eta tokan aritu gara; igelaren ahoan fitxak sartzea eta metalezko zutikako xafla bihurria jotzea helburu: kax!
Bilbo Konpartsek duten kirol mundua ere ezagutu dugu eta Hau Pittu Hau taldeko Ainhoa Ribeiro elkarrizketatu dugu; Ane Zabala Eskirol kontsagratuak dokumental puxka oparitu digu: “Icaro”; Maite Sarasolaren bertsoak+ musika…
On egin.
Asteburua ate joka daukagu eta gu prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak etorri dira gurera, eta asteburuko planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Antzerkia, musika, zinema eta kultur ekitaldiak izango ditugu hirian eta inguruan. Beraz, aukeratu gustukoen daukazun plana eta animatu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250307_agenda_erroseren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.