Sakana bisitatu dugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Irurtzunen dagoen Pikuxar txokoan Aixita sariketaren V. kolpea izan zen maiatzaren 17an.
Zigor Gartzia “Zian”en aginduetara izan ziren kantuan:
Josune Aramendi
Ane Zuazubizkar
Josu Sanjurjo
Endika Legarra
Aroa Arrizubieta
Aitor Servier
Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Joxe Mari Lopetegi Olaizola (Irun, Gipuzkoa, 1875eko apirilaren 13a – Arrueta-Sarrikota, Nafarroa Beherea, 1942ko ekainaren 2a) bertsolaria. Errepublikanoa deitu zioten, bertsoa bere asmo eta ideia politikoen aldeko tresna eta bitarteko bilakatu zuelako. Bertsolaritzaren XX. mendeko bigarren erdialderainoko historian, aipagarrienetakoa da Joxe Mari Lopetegi, ‘politiko’ […]