BEHIALAKO EGUN BATEZ: Joxe Mari Lopetegi bertsolaria hil zen 1942an

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Joxe Mari Lopetegi Olaizola (Irun, Gipuzkoa, 1875eko apirilaren 13a – Arrueta-Sarrikota, Nafarroa Beherea, 1942ko ekainaren 2a) bertsolaria. Errepublikanoa deitu zioten, bertsoa bere asmo eta ideia politikoen aldeko tresna eta bitarteko bilakatu zuelako. Bertsolaritzaren XX. mendeko bigarren erdialderainoko historian, aipagarrienetakoa da Joxe Mari Lopetegi, ‘politiko’ dei litezkeen bertsolarien artean, baina frankismoak inposaturiko, eta garaitsu hartan eta ondoren bertsoaren munduaren ikertzaile ‘ofizialek’ baliaturiko, isiltasuna zela medio, ahanzturan lo egon ziren luzaroan haren bertso eta oroitzapen ia-ia guztiak, harik eta Joxan Elosegi irundar itzultzaileak 2004an, Joxe Mari Lopetegi, Errepublikanoen bertsolaria liburuan, haren obraren berri eman zuen arte.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUKO AGENDA: Arren ez galdu!

ol. Eka 2 , 2023
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute. Euskal Eskola Publikoaren jaia igandean  izango da Mungian. Bakioko eskolak eta Mungiako institutuak antolatu dute jaia, festan izango diren ekitaldiak ekarri dizkigute. Bestetik jaiak, antzerkia eta bertsolaritza ez da falta […]

Honekin lotuak