… eta udaberriarekin batera, abían da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa! Potto saioan, zapatuarekin batera eta Berrizen izan zen Bizkaiko Txapelketaren aurreneko kanporaketa aztertu dugu eta, aurreko egunean, barikuan, Bilboko alde zaharrean kokatuta dagoen Iñakiren tabernan jokatutako Mauri-Apolo sariketaren nondik norakoak.
Zelan ez, agenda-proposamena ERE izan dugu, bertsozalearen buru-belarrien gozagarri.
Capítol 31: Salut i República! Editorialean, Espainiako bigarren errepublika nola sortu zen gogoratu dugu, baita bertan garatu ziren gizarte-aldaketarik garrantzitsuenak gogora ekarri ere. Un cafè amb Clara Garcia atalean, Vila-Real herriko Tirant lo Rock taldeari elkarrizketa egin diogu. Curiositats de banqueta-n Real Sociedad taldeko atezain izandako Enaut Zubikarairi euskal gatazkak […]