“Ontziez Haratago” kontzeptuak itsas esplorazioa iraultzen duela esan ohi da, ibilgailu autonomoak ur azpian edo azalean ibil daitezke (AUV eta ASV) eta teknologia berriak erabiliz. Teknologia arlo hauen onurez, arriskuez eta erronkez mintzatu gara Iñigo Martinez de Alegria ikerlariarekin. EHUren Bilboko Ingenieritza Eskolako irakaslea da bera, berez, elektronikan aditua, baina azkenaldion buru-belarri ari da urpekari autonomoen gaiarekin. Gaur aztertu dugun gaia zera da itsas energientzat urpekari autonomoen diseinua da: ur-azpiko dronak, ur-azaleko ibilgailuak eta ur-azpiko planeadoreak edo gliderrak. Azken hauek, gliderrak, dira Iñigoren egungo aztergaia. JRL-OREko ikerlaria da bera, hau da, TECNALIAk, BCAMek eta EHUk osatzen duten Joint Research Laboratory on Offshore Renewable Energy-koa (Itsas Energia Berriztagarriei buruzko Ikerketa Laborategi Bateratua). Itsasoak babesteko eta itsasoen kudeaketa egokirako ibilgaiu hauek aukera asko eskaintzen dituzte, akuikulturarako kasu, baina baita energia fosilen industriarako eta industria militarrerako ere, eta hor lehia handia eta garapen itxia eta sekretupekoa gertatzen ari da. (Argazkia: imos.org.au).
Deskargatu hemen.

