Just Mustard talde irlandarrak disko berria grabatu du Heart Under dauka izena eta euren bigarren disko luzea da. Musika katartiko eta iluna, noizean behin soinu itogarri eta kezkagarriak. Zeelanda Berrira joango gara hurrengo gonbidatuaren bila, Dion Lunadon du izena eta Beyond Everything. Disko dinamikoa sortu nahi zuela dio. Diskoko abestiak ideia baten inguruan garatzen dira, bizitzaren burrunba gorputzaren barrenean biraka. Ondo egindako bluesarekin goaz hurrena. Ash Grunwald musikari australiarrak disko berriarekin dator Shout into The Noise. Horretatik bi abesti ekarri ditugu gaurko saiora. PJ Harvey-k ez du aurkezpen handirik behar. Bere ibilbidea luzea da eta orain ibilbide horretan han-hemenka galdurik gelditu diren abestiak bildu ditu disko batean: B Sides, Demos and Rarities. Bertatik bi abesti hautatu ditugu gaurko saiorako. Etxera etorrita Ginger talde zarauztarrari atea irekiko dizkiogu bere estreinako diskoa aurkez diezaguten. Berria, indartsua, dinamikoa, oso disko gomendagarria izen homonimoa daraman lehenbiziko grabazio hau. Ginger. Aurrera gure bidean, Bilboko talde industrialaren bisita izango dugu. Empty Files taldearen musika muga horretan bizi baita: industriala eta elektronika. Kolpe zakarrak eta hodeitza eder bat. Lost Files da euren azken diskoa. On-ona. Eta bukatzeko, saio honetan hainbatetan jarri dugun Maraca Diablo taldearen musika. Euren azken diskotik ateratako bi abestirekin amaiera emango diogu gaurko saioari.
Deskargatu hemen.

