Sarean Zehar #405: [Benetan balio dute V16 balizek?]

405

Sarean Zehar saioaren edizio honetan, hasteko, PuntuEus fundazioaren eta Izarkom kooperatibaren arteko akordioa aipatuko dugu, euskarazko digitalizazio proiektuak abian jartzeko. Berrien atalean, aurten Black Fridayk sortu digun interes falta aipatu dugu. Era berean, gaurkotasun orokorreko gai gisa, V16 balizak derrigorrezkoak izango direla errepidean gelditutako ibilgailuak seinaleztatzeko. Bere eraginkortasuna komentatzen dugu, baita transmititzen dituzten datuei lotutako mitoak ere, AEPDk gezurtatu dituenak. Europako albisteetan, alde batetik, Europako Batzordea DBEOren datuak babesteko neurriak murriztea eztabaidatzen ari da, IAren eta lehiakortasunaren alde; eta, bestetik, Brusela Google ikertzen ari da komunikabideen bilaketaren emaitzak manipulatzeagatik. Amaitzeko, Whatsappen oinarritutako Berri azkar batzuk eta TituLOL bat ditugu.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Sabin Arana hil zen

ar. Aza 25 , 2025
Sabin Arana, edo Arana Arana ta Goiri’taŕ Sabin Polikarpo, Abandoko elizatean —gaur egun Bilbo— sortu zen 1865eko urtarrilaren 26an, eta Sukarrietan hil zen, 1903ko azaroaren 25ean. Eusko Alderdi Jeltzalearen sortzaile, 1893an Begoñako Larrazabal baserrian antolatutako afari-bilkura batean Aranak emandako berbaldia euskal abertzaletasun modernoaren abiapuntutzat hartu da. Berak sortu zuen ikurriña, […]

Honekin lotuak