Sarean Zehar #358: [Ekainan bideojoko mila]

Urrezko hilabetean sartu gara bideojokoen jarraitzaileentzat, datozen asteetan iritsiko baitira aurkezpen garrantzitsuenak. Horietako batek, PlayStation Showcasek, berrikuntza batzuk, proposamen interesgarriak eta gauza arraroren bat utzi dizkigu. Horretaz guztiaz arituko gara saioaren bigarren zatian Gaizka Carmonarekin (Gaming Room). Programaren lehen zatia albiste orokorrenei eskainiko diegu, eta, horien artean, Twitterrek Europako agintariekin kolaboratzeko duen gogo eskasari. Era berean, Espainiako enpresetako online fakturazioaz eta bi norabideko garun-inplanteez hitz egingo dugu; eta beti bezala, Berri Azkarrak eta TituLOL.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ostegunean Ibil Bedi talde nafarra izango da Kafe Antzokian

ar. Eka 6 , 2023
Goldea izeneko haien azken lana aurkeztuko du Ibil Bedi taldeak ostegunean Kafe Antzokian. Gaueko 21:30etan irekiko dituzte ateak eta kontzertua 22:00etan hasiko da. Diskoaren aurkezpen birako hirugarren eta azken kontzertua izango da ostegunekoa. Lan berriko abestiak jotzeaz gain, aurreko lanetako abestiak ere joko dituzte. Ibai Osinaga Ibil Bedi taldeko kidea […]

Honekin lotuak