Aste honetan WhatsApp izan da gure aipagai berezia, bere funtzionalitate berriekin. Hortaz aparte, Amazon, Google eta Europar Batasunak bere ekarpenak jarriko dituzte, eta Sarean Zehar Insider asko egingo dugu.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.
Stevie Wonder kantari itsua, haur miresgarria izana eta 11 urte zituenetik AEBetako musika beltzaren Tamla-Motown zigiluko ikur nagusietakoa ekarri dugu gaurko saiora, 1972ko Superstition abesti arrakastatsuarekin. Clavinet doinu funkyekin dantzarako gonbita egiten duen abesti hau Talking Book diskoaren lehen singlea izan zen, sineskeriak salatzen dituen letra du eta sekulako arrakasta […]