BEHIALAKO EGUN BATEZ: Sabin Arana hil zen

Sabin Arana, edo Arana Arana ta Goiri’taŕ Sabin Polikarpo, Abandoko elizatean —gaur egun Bilbo— sortu zen 1865eko urtarrilaren 26an, eta Sukarrietan hil zen, 1903ko azaroaren 25ean. Eusko Alderdi Jeltzalearen sortzaile, 1893an Begoñako Larrazabal baserrian antolatutako afari-bilkura batean Aranak emandako berbaldia euskal abertzaletasun modernoaren abiapuntutzat hartu da. Berak sortu zuen ikurriña, Luis anaiarekin batera. Euskaltzale moduan, Aranak neologismo asko proposatu zituen, eta euskal izendegian egun oso zabalduta dauden pertsona izen ugari sortu zituen. Euskara batua lortzearen alde zegoen Sabino, Hendaiako 1902ko biltzarrean agertu zuenez, baina egun baztertuta dagoen ortografia ezartzen saiatu zen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Lanbidearteko Gutxieneko Soldata Euskal Herrian igotzearen aldeko borroka

ar. Aza 25 , 2025
Azken hilabeteetan, Euskal Herriko sindikatu guztiek azpimarratu dute beharrezkoa dela Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) igotzea. Gaurko saioan, Lanaren Ekonomia programaren 9. denboraldiko lehen atalean, euskal LGS propioa ezartzearen aldeko argudio nagusiak eta sindikatuen artean dauden ikuspegi taktiko zein estrategikoen aldeak aztertu ditugu. Testuingurua kokatzeko, Hordago-k argitaratutako artikulua hartu dugu abiapuntu: […]

Honekin lotuak