Martxoaren 3ko sarraskia ARGIA astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean martxoaren 3ko sarraskiaren inguruko argazkia ekarri dute. Aldizkariaren barruan, hiru pieza daude martxoaren 3ari buruz, eta hiruren gaineko errepaso labur bat egin dugu. Lehenengoan, Jon Martinezek martxoaren 3aren aurreko greban jarri du arreta, bereziki emakumeak gehiengo ziren lantegietan. Areitio fabrikaren kasua ekarri du gogora, eta han lanean aritutako bost emakumerekin hitz egin du. Bigarren pieza labur bat memoriari eta mobilizazioei buruzkoa da; testuingurua osatzeko balio du. Hirugarrenak, berriz, Zaramagako San Frantzisko elizan izan ziren bost emakumeren ahotsa biltzen du. Martxoaren 3 hartan zer eta nola bizi izan zuten kontatzen dute. Toni Mollari eginiko elkarrizketa ere azpimarratu du. Toni Mollà soziologo valentziarra da, ikuspegi katalanistatik aritzen dena. Elkarrizketan hainbat kontu interesgarri jorratzen ditu, valentziarren eta katalanen arteko zatiketaren sustraiak adibidez. Bukatzeko, kastetxe publikoetan ordezko dabiltzan bi irakasle elkarrizketatu ditu Mikel Garciak. Hainbat aje aipatu dira solasaldi horretan: ezegonkortasuna, atxikimendu falta, autoan emandako ordu luzeak, lan baldintza kaskarrak…

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Algara konpartsan, Bilboko Aste Nagusiko bertsolari gazteen VI. sariketa

ol. Ots 27 , 2026
Urteroko zita du bertsoak Algara konpartsan, eta 2025eko abuztuaren 19an, asteartearekin, bertso-eguna izan genuen ardatz. Bertso-egunaren baitan, hainbat ekimen eta, besteren artean, Bilboko Aste Nagusiko bertsolari gazteen VI. sariketa. Saririk gabeko sariketa Kantuan izan ziren Ekhi Zuluaga, Kattalin Lizarraga, Nahia Etcheverry eta Egiar Otegi; gai-jartzaile lanetan, berriz, Kelmene Abiatua. Eguneko […]

Honekin lotuak