Bilboko Hijas de la Cruz ikastetxeko langileek bi greba egun deitu dituzte maiatzaren 13 eta 14an

Urtarrilean jakin zuten langile eta gurasoek Hijas de la Cruz ikastetxea itxi egingo zuela, Lau hilabetetan zehar mobilizazioak egiten aritu dira ikastetxeko langileak eta erantzunik jaso gabe egon ondoren, bi greba egun deitu dituzte hilabete honetan, “langile guztientzako konponbide integrala lortzeko”. Grebarekin batera, San Antongo zubitik Unamuno plazara joango den manifestazioa egingo dute 14an 13:30ean. Ikastetxeko Rodrigorekin berba egin dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

13/13 auzia: Akordiorik lortu ezean, uztailaren 12an hasiko da zortzi abokaturen aurkako epaiketa

ar. Mai 11 , 2021
Akordiorik ez badago, uztailaren 12tik aurrera zortzi abokatu epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean: Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre Arauko, Nerea Redondo Otamendi eta Juan Maria Jauregi. Orotara 77 urteko espetxe zigorrak eskatu dituzte haien aurka, ETAko kide izatea leporatuta.  Aiert Larrate eta Jone […]

Honekin lotuak