Martxoak 17 greba orokorra deitu dute ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek modu bateratuan , ehunetik gora elkarte eta erakunderen babesa jaso dute. Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata (LGS) hemen erabakitzeko eskumena izatea da eskari nagusia. Gaur egun, LGSa 1.184 eurokoa da, hamalau ordainsaritan banatuta. Hala ere, Hego Euskal Herriko bizi baldintzak desberdinak dira, bizitza garestiagoa da eta grebara deitu duten sindikatuek proposatzen dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak soldata-osagarri bat ezartzea, lanaldi osoan ari den langile guztiak diru-sarrerak 1.500 eurora iritsi arte. Bizkaiko enpresa garrantzitsuetan ere jarraipena “oso zabala” izaten ari da, eta Cementos Lemona, Kide, Cikautxo, Nemak, Kauxot, Kutenik, Losal, Bruss, Pronutec, Teknia, Sermanfer, Winoa, Ingeteam, Alstom, Gestamp, Arisawa eta Salica enpresen kasua aipatu dute. Zerbitzu pribatuetan ere jarraipen zabala aurreikusten da. Herri askotako merkataritza txikia ixtekotan da, baita eskola publikoetako, ikastoletako eta enpresetako jangela ugari ere (hauen artean: Krafft, Tesa, Fagor, EITB, Deustuko unibertsitatea, Karmelo Etxegarai, Lehiarreta eskola, Eskolapios, Jesuitak, Avifes, Kontxa eskola, Zubeldia eskola…). Garraio publikoan linea askotan gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira eskaintzen ari: Eusko Tren eta Metro Bilbao, adibidez. Lab sindikatuko Ainhize Muniozgurenek eman dizkigu lehenengo balorazioak.
Deskargatu hemen.

