SOLASALDIA: Hiritarron parte-hartzea

Pasa den astean hasi ziren Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak antolatutako “Hiritarron parte-hartzea”ri buruzko Jardunaldiak, martxoan eta apirilean segida izango dutenak. Azken bolada honetan Bilboko udalak jasotako kritikengatik eta Bilboko Plan Orokorrean zenbait aldaketa egin nahi dutenarengatik, auzo elkarteek, besteak beste, gaiaren inguruan eskatzen dutena, Bilboko udalak kontuan hartuko duela ematen du Josu Larrinagaren ustez. Gai horretan, bestetik, beren garrantzia dute herri-galdeketek, leku batzuetan gertatu diren bezala (Boroa, 7 Kaleetako oinentzako alderdia…), baina beste batzuetan kontrakoa izan daiteke (Muskizeko kasuan, esaterako). Josuren ustez, Jardunaldi hauek hiritarron parte-hartzea hobetzeko balio izango dute, jarrera irmoa erakutsi eta kalera ateraz gero.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Krisiak eta neurriak

al. Ots 23 , 2009
AEBetan 800.000 miloi dolarreko laguntzak emango dituzte (diru publikotik aterata) zergak murrizten, osasun asegurua hobetzen… ekonomia suspertzeko asmoz. Luis Guridiren ustez lehenik eta behin sakon aztertu behar da krisiaren (krisien) sorburua, eta hartutako neurriek zenbait aspektutan onak izan daitezke, baina beste batzuetan ez. “Hau ez badugu egiten dena eroriko da” […]

Honekin lotuak