IBAIZABAL: Isiltasuna apurtutako ehun urteko preso errepublikarra (Argia astekaria, 2502. zenbakia)

Aste honetako ARGIA astekariaren 2502. zenbakiaren edukiei erreparatu diegu Lander Arbelaitz erredaktorearen laguntzarekin. Barneko orrialdeetan datozen bi elkarrizketa gomendatu dizkigu ARGIAko lagunak: Bilboko San Inazio auzoan bizi den eta gerra ostean preso egondako Luis Ortiz Alfau errepublikanoari eginikoa, batetik, eta Elgoibarko Izarra euskara elkartearen arduradun den Imanol Larrañagari eginikoa, bestetik. Bertan, Larrañagak euskalgintzak beste mugimendu sozialekin izan ditzakeen lotura eta harremanez dihardu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Offshore enpresak zer diren

al. Api 11 , 2016
Panamako paperak direlakoak agertu direla eta, hedabideak jo eta ke ari dira ingelesezko izen hau zabaltzen. Joseba Barandiaran ekonomia adituak esan digunaren arabera, herrialde bateko kostaldeaz harago, atzerriko nonbaiteko lekuan sortzen den enpresa da, gehienetan jatorrizko herrialdeko zerga sistema baztertzea helburu duena. Abaguneaz baliaturik, Josebak zehatz-mehatz adierazi digu zein izaten […]

Honekin lotuak