2500 euroko zenbatekoa eskuratuko dute eta antzezlana 2027ko otsailean antolatuko den IX. Lautan Hiru antzerki-jaialdian estreinatuko da.
Oier Garamendik idatzi duen gidoia ekoizteko hiru hilabete ditu Xaneukier taldeak. Egileak adierazi duen legez, «Komunikatzen antzezlan esperimental eta parte-hartzailea da, zeinetan komunikazioaren eta giza harremanen inguruan hausnartuko dugun, umorearen bidez». «Ondo entzuten da?». Horrela hasten dira elkarrizketa asko, nahiz eta arazoa ez den beti mikrofonoarena izaten. Elkarri hitz egiten trebeak gara; elkar ulertzen, segun eta eguna. Hortik tiraka dator Xaneukier konpainiaren Komunikatzen: giza harremanak umorez lantzeko antzezlan esperimental eta parte-hartzailea. Lautan Hiru jaialdiaren 2.500 euroko sorkuntza laguntza jaso du proiektuak, eta 2027ko otsailean estreinatuko dute. Oier Garamendik idatzi du gidoia, eta gurekin dugu gaur.
Deskatgatu hemen.
