Euskarak gero eta presentzia handiagoa dauka sare sozialetan, eta horren atzean ez dago kasualitaterik: gero eta gehiago dira euskaraz sortzen dabiltzan eduki sortzaileak, eta, batez be, komunitatea indartzen ari da. Horren adibide garbia izan da otsailean Mutrikun egindako sortzaileen topaketa, non hainbat profil batu diren elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta sarean bakarka bizi ohi dan errealitate horri aurre egiteko.
Testuinguru horretan, gaur gurekin daukagu Ander, euskarazko edukia sortzen dabilen sortzailea. Berarekin hitz egin dugu sareetan euskaraz aritzeak dituen aukerez, erronkez eta sortzaileen komunitateak hartzen ari den indarraz.
Deskargatu hemen.

