MUSIBLA #251: Nilüfer Yanya, Monday Potions, Bananas, Bloñ, Moon Cluster

Hasteko, Nilüfer Yanyaren musika ekarri dugu azken saiotan My Method Actor grabazio berria aitzakitzat hartuta. Londreseko abeslari honen proposamenak kateatuta gauzka. Monday Potions izango da hurrengo gonbidatua. Euren musikak badu oso pertsonala den zerbait, izan daiteke Eneko Peñaren konposizio inbrikatuak edo bere abesteko modua, izan daiteke hautatu duten produkzio milimetrikoa, seguruen horien guztien batura izango da. Gozatzeko diskoa. Bananas taldearen txanda da. Euren funky-soul dantzagarri eta dotorearekin pasatuko ditugu hurrengo minutuak. Bloñ seikote baxenabartarraren doinuez gozatuko ditugu ondoren; Paxkal Irigoyen Etxeberrik eta Maia Iribarne Olhagarik sortu eta zuzendutako ikus-entzunezko lana da Bañolet, Garazi eskualdeko herritarrekin auzolanean filmatua, eta berorren musika da Bloñ taldearen diskoko eta zuzenekotako mamia. Hain zuzen ere, Irigoyenek (gitarra, ahotsak) eta Iribarnek (ahotsa) gidatzen dute seikotea agertoki gainean. The Breeders taldea Kim Deal musikariaren proiektu sendoa da, gaur ekarri dugu All Nerve grabazioa. Eta bukatzeko Moon Cluster taldearen rock progresiboa ekarriko dugu euren Dystopika diskoan bildutako abesti batekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

NORBAIT HIL DA HEMEN: 17

ar. Api 15 , 2025
Estitxu eta Malen izan dira gurekin aste honetan. Elkarrekin egindako kanta ekarri digute eta elkarrizketa polita sortu da horren inguruan. Gaur egungo garaietan esparru artistikoetan bizi ditugun arazo eta presioei buruz aritu gara: autoexigentziak, lotsak, barne-gatazkak… Baina baita elkarlanak ekar ditzakeen altxorrei buruz ere. Adibide bat, UDABERRI, haien artean kaleratutako […]

Honekin lotuak