Gaurkoan Hipnosia talde berria ezagutu dugu, izen bereko diskoa argitaratu dute. 2021ean sortu da taldea, beste talde batzuetan aritutako musikariak osatu dute proiektu berria. Taldearen izena eta kantuak kontzeptu berdinaren bueltan landu dituzte, gizartea hipnosi batean dagoela eta esnatzeko aldarria egiten dute.
Deabruak egon badaude, baina infernua bertan daukagu askotan eta, hiltzean, berton ere lur azpian geratzen dira gorpuak. Gizakiek arroak izanik, arima eta erligioa asmatu zituzten, inurriak baino garrantzitsuagoak zirela pentsatuz. Asmakizun horren ondorioz, jaungoikoak eta paradisuek izan behar zituzten deabruak eta infernuak aurrez aurre. Gaur, herri kantuetan deabru eta infernu […]