Igandean, M eme M (Mari emakume Mitologikoak) balleta Arriagan

Olaeta Ballet Elkarteak “M eme M (Mari emakume Mitologikoa)” ballet-ekoizpen berria aurkeztuko du martxoaren 24an, igandean, Arriaga Antzokian. Jone Goirizelaiak sortu du koreografia eta berak kontatu dizkigu balletaren nondik norakoak. Dantzaren bitartez emakume baten bidaia mitologikoa kontatuko du ekoizpenak, haurtzarotik abiatu eta helduarora. Bidaia hori aitzakia bat besterik ez da mundu mitologikoa erakusteko. Emakumearen begietatik ikusiko dugu mitologia; emakumeak mundu horretan dituen indarra eta nortasuna ikusiko ditugu. Azkenean, egungo gizartean proiektatuko dugu hori guztia. Bilbao Sinfoniettak joko du zuzeneko musika eta Basauriko Zirzira Ahots Taldea ere izango da oholtza gainean.

 

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ostiralean, "Alaska" ekitaldia Euskararen Etxean

az. Mar 20 , 2024
Poesiaren Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean da, eta egun horren harira, Euskararen Etxeak “Alaska” izenburuko ekitaldia antolatu du, Castillo Suarez idaztelak 2023an plazaratutako izen bereko poema-liburutik abiatuta. Iurdana Acasusok kontatu digu ekitaldi berritzaile bat izango dela; izan ere, hiru adierazpen artistiko batuko ditu ekimenak: poesia, ikus-entzunezkoa eta artista gazteen ilustrazioak. Euskaraz […]

Honekin lotuak