Mikel Telleria, oraingoan bere azken lana aurkezteko: “Oroit Lou Reed”. 2025aren hasieran argitaratutako disko honetan, Idiazabalgo kantautoreak omenaldi berezia egin dio Lou Reed-i, rockaren historian funtsezko figura izan den artistari. Baina Telleriak ez du ohiko bertsio-diskoa egin; aitzitik, euskaraz sortutako hamar abesti originalen bidez, New Yorkeko kronikagilearen unibertsoa berrinterpretatu du, bere begirada propioarekin. Disko kontzeptual baten gisara eraikia, “Oroit Lou Reed” lanak hasieratik amaieraraino bidaia sonoro bat proposatzen du, giro pausatu eta ilunetatik erritmo biziagoetara jauzi eginez. Horretan, gainera, musikari esanguratsuen laguntza izan du Telleriak, eta soinu zaindu baten bidez, Lou Reeden ondarea gaur egungo entzuleengana ekartzeko ahalegina egin du. Datorren maiatzaren 8an izango da hitzordua, Bertendona Institutuan. Gurean izan da diskoaren eta kontzertuaren inguruan berbetan.
Deskargatu hemen.

