‘Mundu Bat Bertso’ programaren amaiera ekitaldiak 500dik gora ikasle bilduko ditu

Bertsolaritza ez da soilik oholtzan kantatzen dena; hizkuntza lantzeko, sormena garatzeko eta jendaurrean aritzeko tresna ere bada. Bilboko ikastetxeetan urteak daramatzate hori lantzen, eta lan horren emaitza da Mundu Bat Bertso egitasmoa. Bilboko Udalaren, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta hiriko ikastetxeen arteko elkarlanari esker, ehunka ikaslek bertsolaritzaren bidez ahozkotasuna, euskararekiko atxikimendua, musika, kultura eta trebetasun sozialak lantzeko aukera izan dute.

Gaur izango da aurtengo ikasturteko azken hitzordua, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Bertan, ikasleek urte osoan egindako lana erakutsiko dute jendaurrean, ikasitakoa oholtza gainera eramanez. Egitasmoaren nondik norakoak, helburuak eta ikasleengan duen eragina ezagutu dugu.

Deskargatu  hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak