Aspaldiko partez itzuli da Xerezaderen Artxiboa. Isilik egon den denboraldi luze baten ondoren, istorio eder berri batekin datoz berriro. Gaurkoan, Marjorie Bowenen ipuin bat ekarri digute, Ana Moralesek itzulia. Marjorie Bowen, berez Margaret Gabrielle Campbell, 1885ean jaio zen Hampshire eskualdean. Haurtzaro gorabeheratsua izan zuen: aita alkoholikoa zen, eta familiatik aldendu zen. Arte Ederrak ikasi zituen Slade School of Fine Art eskolan, eta ondoren Parisen jarraitu zuen prestakuntza. Hamasei urte besterik ez zituela idatzi zuen bere lehen eleberria, Milango sugegorria; hasieran hainbat argitaletxek baztertu bazuten ere, azkenean argia ikusi zuen. Idazle emankorra izan zen, eta bere lanak argitaratzeko hainbat ezizen erabili zituen, gehienak gizonezkoen izenekin. Eleberri historikoak, misteriozko kontakizunak, naturaz gaindiko beldurrezko ipuinak eta erromantze gotikoak landu zituen. Bere obra zabalari esker atera zuen familia aurrera ekonomikoki. 1952ko abenduan zendu zen.
Deskargatu hemen.

