Santomas egunean egin zuten bezala, Euskal Selekzioak San Mamesen norgehiagoka zuela aprobetxatuta Independentistak Sarea kalera atera da berriro. Goizetik, 7 Kaleetan eta Areatzan, gero eta zapi, txamarrra edo kamiseta berde gehiago ikusi dira. Arratsaldean bat egin dute ESAITek konbokatutako manifestazioarekin, San Mameseraino. Gero, kolore berdea Bilboko hainbat tokitara hedatu da, herri honen sektore handi batek duen nahia adieraziz, Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareko kideak kontatu digunez.
Next Post
IBAIZABAL: Videla, lekukoa eta kazetariak
og. Abe 30 , 2010
Gaurkoan hiru gai horiek ekarri dizkigu Fakun Aznarez Resumen Latinoamericano aldizkariko kideak. Hasteko Argentinan pasa den astean, besteak beste, Videlari eta Menendezi ezarritako bizi arteko espetxe zigorra komentatu du. Gero, Uruguayn aste honetan militarren aurkako lekuko baten heriotza izan du hizpide. Eta bukatzeko, aurten Hondurasen hamar kazetari hil dituztela kontatu […]