“Karmele” filma ezagutu dugu zuzendaria eta protagonistekin

Ostiralean iritsiko da Karmele filma zinema aretoetara. Asier Altuna zuzendariak pantaila handira ekarri du Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarritutako Karmele . Urresti-Letamendi familiaren bizipen gogorretan murgiltzen den filma da, frankismo garaian eta erbestean bizi izan zituzten pasadizoen bidez, baina batez ere Karmele Urrestiren figura indartsua lehen lerrora ekartzen duena. Zinemaldiaren Sail Ofizialean, lehiaz kanpo, aurkeztu da, eta bertan Altunak azpimarratu du istorio honek duen unibertsaltasuna: erbestea, familia apurtuak eta duintasuna, gaur egungo munduan ere guztiz esanguratsuak diren gaiak. Gurekin izan dira Asier Altuna, Eneko Sagardoy eta Jone Laspiur.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskararen larrialditik pizkunderako bidean: Kontseiluak milaka lagun batu nahi ditu Bilbo Arenan

ar. Urr 7 , 2025
Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an Bilbao Arena euskaltzaletasunaren bilgune handi bihurtzera deitu ditu herritarrak. Aipatu dute euskarak eta euskal komunitateak izan dituela lehenago ere larrialdi gorriko uneak eta aldi bakoitzean euskaltzaleen eskutik etorri dela Pizkundea. Sarrerak urriaren 16n egongo dira eskuragarri pizkundea.eus webgunean.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251007,%20kontseilua_albistea.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak