SOINUGELA: The Delfonics, Kelly Joe Phelps, Donovanen kantutegia, Steve Earleren maisuak

Saio honetan ere, azkeneko hilabeteotan joan zaizkigun maisu zenbaitekin jarraituko dugu. Lehenengoa William Poogie Hart izan behar da. Iragan  uztailaren 14an hil zen, Philadelphian, ebakuntza baten ondorioz. Willie Hartek ikaragarrizko falsetto-a egiten zuen ahotsarekin, eta hiri bereko The Delfonics hirukotearen abeslari nagusia izan zen.  Kantu ahaztezin bi entzun ditugu, biak berak Tom Bell-ekin batera idatziak: La-La Means I Love You eta Didn’t I Blow Your Mind This Time.

Manchesterrek Happy Mondays taldearen baxu jole Paul Ryder uztailaren 15ean hil zen, 58 urte zituela. Shaun bere anaia nagusiarekin osatu zuen Happy Mondays, bere baxu funky-arekin arrakastaren bidea zabaldu zion taldeari, 1990ean, Pills ‘n’ Thrills and Bellyaches diskoarekin lortu zuen hori, eta disko hartatik bi kantu entzun ditugu: Kinky Afro eta Step On.

Kelly Joe Phelps gitarra jole handia hil da Iowako bere etxean. Slide gitar maisua izan zen eta jazz, blues, folk, soul eta avant garde esparruetan grabatu zituen hamar bilduma. Entzun dizkiogu: Roll Away in the Stone (1997), Goodnight Irene (1995) eta MacDougal (2006).

Donovan Phillips Leitch-ek, Donovan moduan ezaguna den kantari-kantugile eskoziarrak, 76 urte ditu egun eta jarraitzen du kontzertuak ematen. Iragan urtean Ingalaterrako ACE diskoetxean Hurdy Gurdy Songs (Words & Music by Donovan 1965-1971) CDa kaleratu zen, urteetan hainbat kantarik egindako Donovanen bertsioekin. Entzun ditugunak: Sunny Goodge Street (Tom Northcott), Sunshine Superman (The Standells), Season Of The Witch (Lou Rawls), Try And Catch The Wind (The Gosdin Brothers) eta Jennifer Juniper (The Sandpipers).

Azkeneko 13 urteotan Steve Earle kantari-kantugile texastarrak bere kantagintzan izan dituen hiru maisuri disko bana eskaini die. Hirugarrena, berri-berria, Jerry Jeff Walker-i eskainitakoa da, baina berak esan duen moduan, kronologikoki lehenengoa izan zen. Guk, hiru diskootatik, (Townes Van Zandt, Guy Clark eta Jerry Jeff Walker-i eskainitakoak) kantuak ekarri ditugu, baita jatorrizkoekin alderatu ere: Pancho and Lefty (Steve Earle, 2009), Rita Ballou (Steve Earle, 2019), Desperados Waiting for a Train (Steve Earle, 2019) Desperados Waiting for a Train (Guy Clark, 1976), Mr. Bojangles (Steve Earle, 2022), Mr. Bojangles (Jerry Jeff Walker, 1968) eta My Old Man (Steve Earle, 2022).

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eskola Elikadura Osasungarri eta Jasangarriari buruzko II. Nazioarteko Jardunaldiak egingo dira Bilbon

al. Ira 26 , 2022
Eskola Elikadura Osasungarri eta Jasangarriari buruzko II. Nazioarteko Jardunaldiak egingo dira Bilboko Bizkaia Aretoan urriaren 3tik 5era bitarte, Bidezko Elikadura eta EHIGE elkarteek antolatuta. Hainbat arlo jorratuko dira bertan, hala nola instituzioen, lehen sektorearen edo hezkuntza komunitatearen zeregina. Eskola Elikadura Osasungarri eta Iraunkorrari buruzko II. Nazioarteko Jardunaldiak egingo dira urrian […]

Honekin lotuak