Gaur irakurri dugun testua1833-1835n artean idatzi zuen Nikolai Gogolen ipuina. Sudurra oharkabean pasatzen da askotan baina lan handiak egiten ditu. Arnasa hartzen, usaintzen eta gure gorputza kanpoko mehatxuetatik babesten laguntzen digu. Organo zoragarria da! Beraz, zure islari begiratzen diozun hurrengoan, gogoratu zure sudurrari estimu pixka bat ematea. https://bilbohiria.com/docs2/2025/xerezade/250706_Xrexade_Sudurra.mp3 Deskargatu hemen. […]

Lau ataletan banatutako Franz Kafkaren Metamorfosia entzuteko parada ederra izango dugu Xerezaderen artxiboan, Ane Morales eta Jasone Larrinagaren eskutik. Hau Metamorfosiaren hiru ataleko hirugarrena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosiarako hitzoste bat”. https://bilbohiria.com/docs2/2025/xerezade/MetamorfosiaHiru.mp3 Deskargatu hemen.

Ale berri honetan ez dugu fikziozko lan bat entzungo, oraingoan Franz Kafkaren Metamorfosiaren inguruko hitzoste bat dakar Ana Moralesek. Aurreko ataletan Kafkaren Metamorfosia entzun dugu eta orain haren inguruko gohoeta eta hausnarketa ditugu entzungai. Artelana: “Trans Kafka”, Die Jimmy Kannix Erfahrung https://bilbohiria.com/docs2/2025/xerezade/TransKafka.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur Xerezaderen artxiboan Edna Saint Vincent Millayen poesia bigarren zatia duzue entzungai. Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, […]

Gaur Xerezaderen artxiboan Edna Saint Vincent Millayen poesia. Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, Jazz Aroko izarra. https://bilbohiria.com/docs2/2023/xerezade/230210_Edna%20_ST%20Vincent%20Millaypoemak01.mp3 […]

Xerezaderen artxiboko ale berria gerraren absurdoaz dihardu. Hassan Blasim (Bagdad, 1973) idazle irakiarraren ipuin-liburu saritua itzuli du Ana I. Moralesek, eta Pasazaite etxearen eskutik argitaratu. 13 ipuinek osatzen dute “Kristo irakiarra”, eta 2013an argitaratu zen estreinakoz. Gaurko ipuina izen bereko “ Kristo irakiarra” liburukoa da. https://bilbohiria.com/docs2/2017/xerezade/171103_Xerezade_kristo%20irakiarra.mp3 Deskargatu hemen.

Este behin Xerezaderen artxiboan Ana Malagon idazlea izan dute hizpide. Oraingoan “Gelditu zaitezte gurekin” ipuin liburuko Jane Doe eta Egunen batean ipuinez gozatzeko aukera dugu. Gaurko irakurle gonbidatua Aintzane Muguruza izan da. Gelditu zaitezte gurekin Ana Malagonek 2017an argitaratu zuen ipuin bilduma da. Pertsonaiak eta egoerak hurbilak dira, monotonoak, egunerokoak […]

Gaurko literatur saioa “Makina gelditzen ari da” E. M Foster idazlearena. Itzultzailea Jasone Larrinaga dugu. Edward Morgan Forster ingelesezko eleberrigilea izan zen. Bere eleberri ezagunen artean daude “ Gela bat ikuspegi batekin”  eta “Indiarako bidai txartela” Lan horiek filme ezagunen oinarri izan ziren. Gaurkoan “etxegabekoak” ipuina duzue entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2022/xerezade/Xerezade_makina_gelditzen_ari_da_3.mp3 Deskargatu hemen.