“Kuir amorrua antolatu “ lelopean E28 manifestazioa deitu dute

Igandean Ekainak 28 LGTBIQ + kolektiboaren eskubideen aldeko borroka eguna da. Ekainak 28 koordinadorak manifestazioa deitu du eta egun honen izaera politikoa azpimarratu du.

Bilbon, Bilbao Bizkaia harroren eta Bilboko udalaren oldarraldi neoliberala salatu dute, kolektiboaren borrokak, leiho turistiko giza saltzen ari direla salatuz. Aurten ere Bilbo udalak karrozen desfilea antolatu du aldarrikapen fokua marka eta babesleen esku utziz. Gehitu dute saltzen ari diren hiri hau ez dela bizigarria. Biolentziaz jositako hiria dela azpimarratuz. Sexu-lanaren kriminalizazioa, LGTBI+ pertsonen eskubideen urraketak, Palestinako egoera eta transfobiaren gorakada hizpide hartuta. Testuak egungo politikak eta instituzioak kritikatu ditu, “zigortzaile eta abolizionistak” direla esanez. “Kuir amorrua antolatu “ lelopean E28 arratsaldeko 17:00 Indautxuko plaztatik abiatuko den manifestazioa parte hartzera deitu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Oporrak

lr. Eka 27 , 2026
Kiskur, Txipi eta Goroldio irratian eskutatuta geratu behar izan ziren, ia ia arrapatu zituztelako… Gaurkoan beraien abentura kontatuko digute! Gaurko saioa oso berezia izango da, izan ere, hiru iratxo hauek munduan zehar abentura bila joango dira eta auskalo noiz itzuliko diren! Zaudeten lekuan zaudetela abenturaz betetako opor zoriontsuak opa dizkizuete!! […]

Honekin lotuak