Dorleta Urretabizkaia, Rigor mortis obraren sortzaile eta protagonista: “Testuak beste bizitza bat hartu du”

Dorleta Urretabizkaia aktore eta dramaturgoak Rigor mortis antzezlana sortu zuen 2022an, eta orain, lau urte geroago, berak sortutako istorioa taula gainera eramango du, aktore lanetan ere arituz. Txalo eta Tanttaka konpainiek ekoitzitako komediak familia baten heriotza baten ondoren azaleratzen diren sekretuak eta esan gabekoak ditu ardatz. Mireia Gabilondok zuzenduta, Urretabizkaiak eta taldeko gainerako aktoreek jatorrizko testuari forma berria eman diote entseguetan. Sortzaileak berak aitortu duenez, bere buruan sortutako obra «askoz ere hobea» bihurtu da gainerako aktoreen ekarpenei esker. Orain, publikoaren aurrean, testuak beste bizitza bat hartzeko unea iritsi da. Dorleta Urretabizkaiarekin hitz egin dugu Rigor mortis obraren sorreraz, pertsonaia baten azalean jartzeaz eta sortzaile zein aktore izateak dakarren esperientziaz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak