ZIENTZIALARI: Endokannabinoideak

Zientzialari saioa 50. alera iritsi zaigu gaurko honekin. Bide polita jorratzen ari gara gure zientzialari eta entzule leialen lanari esker eta halaxe jarraituko dugu aurrerantzean ere. Efemeride txiki honetan, Izaskun Elezgarai ikertzailearen bisita daukagu. Endokannabinoideak zer diren eta gure gorputzean zer funtzio fisiologiko betetzen duten azalduko digu berak. Izaskunen iritzian, endokannabinoideetan oinarritutako tratamenduak oso erabilgarriak izan daitezke hainbat gaitz osatzeko, eta, ikerketek aurrera egin ahala, gai honen inguruan dagoen estigmatizazioa aldatuz joango da poliki-poliki. (Irudia: Wikimedia)

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Jabego kooperatiboa etxebizitzan aztergai

az. Api 12 , 2017
Ekonomia kooperatiboa arkitekturara iritsi da: etxebizitza bat eskuratzeko alternatiba bat probatzen ari da Bartzelonan, jabego eredu batekin: azalera-eskubide lagapena. Euskaldunak etxebizitza jabegoan duen gizarte batean bizi gara. Jabegoaren afera kulturala dela esan izan zaigu. Hau guztiz gezurra izan gabe, egia dena da, ekonomia politikak etxebizitza jabegoan izatera bultzatzen zaituela. Erraztu […]

Honekin lotuak