Pabellón 6 aretoan ostiralean estrenaldia izango da Komeria Madarikatua antzezlana estrenatuko baitute. Antzezlana Tomas Afan egile sarituaren “Triptico Infernal” testuaren egokitzapena da eta testuaren euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du. Estreinaldia euskaraz izango da, urtarrilaren 27an . Afanen testua gizartean sortzen diren gatazkei buruzko hausnarketa bat da. Izan ere, lurtarrak […]
La taller
Gaurkoan erakusketa bat izango dugu hizpide, Argazki erakusketa hain zuzen memoria egitekoa. “ZUTIK ETA SUTAN Bollerak eta aktibismoa Bilbon, 1986-1992.” Deituriko erakusketan Elena Sarasolaren argazkiak bildu dituzte La Taller galerian. Maite Martinez de Arenaza batu zaigu irratira. Elena Sarasolaren artxiboko argazkien aukeraketa bat ikusi ahal izango da irailaren 23 arte. […]
Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum artistak Neure ama Roman hil da erakusketa irekiko dute gaur La taller espazioan. Osagai hauek ditu erakusketak, 34 minutuko dokumentala, Grafitoen 900 marrazki karpeta plastifikatuetan, banan-banan ikusteko moduan, horietako hainbat horman ipinita. Dokumentalean faltsutasunaren aldeko bi lagun eta benekotasunaren aldeko beste bi. Erakusketaren nondik […]
Nerabe musika talde donostiarraren bisita izan dugu. Ruben, Sara eta Iñigo batu zaizkigu. Toki On’ singlea eta diskoa aurkeztera. Diskoa duela urte bete grabatu zuten Andoainen, eta Apirilean argitaratuko dute. Kide guztiak beste musika talde batzuetan aritu dira, estilo desberdinetako taldeetan, eta 2016an jarri zuten martxan Nerabe. Saioaren bigarren partean […]
Erredakzioa La Taller gunearen hedapena da. La Taller eta Erredakzioa, aurrez aurre, Bilboko Solokoetxe auzoko Iciar Maisua kalean kokatuak daude. Erredakzioa Kazetaritza, artea eta inprenta lotzen duen proiektu kulturala dugu, Tania Arriaga Azkarate arduradunak eman dizkigu azalpenak gaurko saioan. Proiektu bien arteko lotura teknika grafiko eta inprentaren teknologien erabilpena da. […]