Goizeko 08:00retan hasi da 14.Klasikoen Irakurketa Jarraitua. Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako irakurketa herrikoian, aurten, Bernat Etxepareren Linguae vasconum primitiae lana aukeratu dute; euskaraz argitaratutako lehen liburua, 1545ean kaleratua, alegia. 200 bat lagunek hartuko dute parte guztia ekitaldi honetan; eta berezitasuna, txandaka eta etenik gabe egingo dela. Arriaga plazan pantaila erraldoi bat jarriko dute ekitaldia ikusgai egoteko, baina youtuben ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da EITBren kanaletik.
Deskargatu hemen