ZIENTZIALARI #136: “Osasun bakarra” kontzeptua hirietako pertsonen bizi-kalitatean (Ainhoa Bereziartua)

Hiriko osasunari buruzko erakusketa ibiltari bat garatzen ari da, zientzia-dibulgazioan espezializatutako ilustratzaile batekin lankidetzan. Errealitate areagotuaren bidez, proiektuak herritarrak kontzientziatu nahi ditu hiri-inguruneek —hala nola kutsadura atmosferikoak, zaratak edo berdeguneek— gure osasunean duten eraginaz, formatu erakargarriak eta euskara erabiliz, bereziki gazteei zuzenduta.

Ainhoa Bereziartua Aranzabal (Errezil, 28 urte) Euskal Herriko Unibertsitateko B-EHRG (Basque Environmental Health Research Group) ikerketa-taldeko eta Biogipuzkoako Osasun Publikoa eta Ingurumen epidemiologia taldeko kidea da. Gaur egun, EHU/UPV-n kontratatuta dago, beraz, doktoretza aurreko ikertzaile gisa Eusko Jaularitzako beka batekin. Biomedikuntza ikasten ari zela, giza, animalia eta ingurumen osasunaren arteko lotura harrigarria iruditu zitzaion, eta ‘One Health’ ikuspegian espezializatu zen, Utrechteko Unibertsitatean (Herbehereak) nazioarteko master bat eginez. Proiektu europar batean aritu zen, berdeguneek eta aireko kutsadurak pertsonen osasunean duten eragina aztertuz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Axut! eta Artedramaren “Nor naizen baneki” aste honetan Arriaga Antzokian

al. Aza 3 , 2025
Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Galdera hauek irakur daitezke Axut eta Artedramaren azken lanaren laburpenean. Luhson estreinatu ondoren, aste honetan […]

Honekin lotuak