ATX Teatroak, Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera Planaren finantziazioarekin eta Harrobia Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroaren laguntzarekin, ERDU! Bilboko Haur Antzerki Jaialdiaren lehenengo edizioa aurkezten du. Lehenengo edizio hau apirilaren 23tik 25era bitartean izango da. Formatu ertain eta handiko haur eta familiei zuzendutako antzerki ikuskizunen lau proposamenek osatzen dute programa. Jaialdia Bilboko Otxarkoaga auzoko HARROBIAn izango da. Helburua da euskarazko antzerki programazioa herritarrei (batez ere publiko gazteenari) hurbiltzea.Jaialdi honen xede nagusia da diziplina ezberdinetako euskarazko haur eta familia antzerkia zabaltzea bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere. Horregatik, jaialdi honen bereizgarria da Euskal Herri osoko euskarazko proposamenak biltzea. Hizkuntza eszeniko ezberdinen bitartez gaurkotasuneko gaiak jarriko dira oholtza gainean, kritika eta urratzea nahasita, bizi dugun munduari buruzko ikuspegi desberdina eskaintzeko.
deskargatu hemen.