Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxetik egotzi dute gaur goizean Bilboko Zurbaranbarri auzoan. Etxegabetze operazioa goizetik jarri dute abian, eta Ertzaintzak kalea moztu du bertara jendea sar ez dadin. Sarrailagilea eta epaitegiko idazkaria eguerdi aldera iritsiko zirela espero bazen ere, azkenean ez dira agertu. Etxebizitzaren kanpoaldean auzokide […]
AZET
Caixabankek datorren asteko ostiralean kaleratu nahi du etxetik Zurbaranbarri auzoko familia bat. Auzoko eragileek eta AZET etxebizitza sindikatuak etxegabetzea behin betiko geldiaraztea exijitu dute, eta alokairu sozialeko kontratua berritzea.Gaurko agerraldia adierazi dute Caixa bank harremanetan jarri dela AZET Etxebizitza Sindikatuarekin eta jakinarazi die apirilaren 4rako aurreikusitako etxegabetzea behin-behinean eten dutela, […]
Auzoan hainbat jabetza dituen espekulatzaile batek, Erribera kaleko 9. blokea erosi du.Bere helburua argia dela salatu dute auzokideak; auzokideak kanporatu, etxebizitzen balioa handitu eta etekina ateratzen jarraitzea.Erriberako auzokideek haien arazoa gizarteratzeko AZET sindikatuarekin batera gatazkaren berri eman eta egoerari aurre egiteko hautua hartu dute, Etxebizitza sindikatuak nabarmendu nahi izan du […]
Astelehen goizeko 09:30ean, Arrakalaren aurkako prozesu judiziala martxan jarri baino, prentsaurrekoa egin du AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak. Martxoan okupatu zuten Bilboko Unamuno plazako eraikin bateko solairu bat, urteetan hutsik egondakoa, «miseriak jotako auzokideen behar materialak asetzeko» helburuz. Arrakala AZET Etxebizitza Sindikatuak okupatu zuen, Alde Zaharreko Etxebarrieta Anaien plazan, […]
“Etxebizitza ez da negozioa!” lelopean AZET Alde Zaharreko etxebizitza sindikatuak deitutako mobilizazioaren ostean, sindikatuko kideek espazio berri bat okupatu dute Unamuno Plazan. Duela 15 urte baino gehiago auzoko gazteek espazio bera okupatu zuten, 7 Katu Gaztetxea izateko asmoarekin, baina hilabete geroago desalojatu zituzten. Ordutik 15 urte daramatza hutsik gune honek. […]
