SOINUGELA: Neil Young, Alison Krauss eta beste

Alison Krauss    Ohi bezala, aniztasuna gailendu da gaurkoan ere Soinugela irratsaioan. Egia den bezala esateko, musika genero gehienak entzungai izan ditugu: jazza, bluesa, rocka, folka, tradizionala eta Pedro Elias Igartuak “gitronika” izenaz bataiatu duen beste genero bat ere bai. Jazza Javier Colinak, Marc Miraltak eta Perico Sambeatek osatzen duten hirukotearen eskutik heldu zaigu; bluesa beste hirukote batek ekarri digu, Ñaco Goñik, Danny Boyk eta Mingo Balaguerrek beren harmonikez blues ederra eskaintzen baitigute Spanish Blues Harp Attack diskoan; rock esparruan The Good, The Bad & The Queen diskoa entzun dugu; folk musikaren barnean Honduras aldeko garifuna herriaren musika egiten duen Andy Palacios izan dugu; Ibrahim Ferrerren azken diskotik (Mi sueño) beste bolero bat jarri dugu; etxera etorrita, The Uskis taldearen musika freskoaz gozatu dugu, euren bigarren diskoa (Barikun) entzunez; eta “gitronika” generoan Euphoriaren Precious Time izeneko diskoaren bidez, gitarra elektrikoa eta musika elektronkoa uztartuz, nolako bluesa egin daitekeen jakin dugu. Saioaren amaiera aldean, Neil Youngek 1971n Kanadako areto batean era akustikoan grabaturiko Massey Hall disko gogoangarria entzun dugu. Eta, azkenean, Alison Krauss bluegrass kantariak A Hundred Miles or More izenburuaz plazaratu berri duen diskotik zenbait kanta izan ditugu entzungai. Saioa DESKARGATU.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOTOTIK: John Cage, Luis de Pablo eta Artze anaiak, Zoviet France...

og. Api 26 , 2007
Gaurko saioan entzundakotik bi izen nabarmentzekotan, John Cage eta Luis De Pablo lirateke. John Cage-ren piano prestaturako pieza bat entzun dugu(Soken artean objetuak sartuz, pianoaren soinua eraldatzen zuen, perkusiboagoa izan zedin), eta Luis de Pablo Bilbotarraren “Zurezko olerkia”, Artze anaien txalapartarekin. Hauek laguntzen, Nad spiro(Rosa Arruti Donostiarraren ezizen artistikoa. Bartzelona […]

Honekin lotuak