SOINUGELA: Ry Cooderren alegi antzeko disko berria

Ry CooderAlison Kraussen ahots zoragarriak eman dio hasiera aste honetako Soinugela irratsaioari. Disko berria plazaratu du berrikitan amerikarrak, A Hundred Miles Or More izenekoa. Diskoaren nolakoa ezagutzen hasteko, hiru kanta entzun ditugu bertatik. Bluegrass eta country kantariaren ondotik, Kelly Joe Phelps gitarrajolearen musikaz gozatzeko parada izan dugu. Karibe aldera jo dugu geroago, Suga Roy eta Conrad Crystal bikotearen reggaea entzuteko. Highest Grade deritzan lana atera dute eta diskoa horretan badaukate Johnny Too Bad kantu ezagunaren bertsio bat, saioan entzun duguna, hain zuzen. Euskal musikan azken aspaldion kaleratu diren nobedadeen artetik, Etxeren Zenbat bide? eta The Uskis taldearen Barikun lanak aurkeztu dizkigu Pedro Elias Igartuak. Disko bitxi bat heldu zaigu gero: 2000. urtean EITBk zenbait euskal kantarik kanpoko musikaren gainean egindako bertsioak plazaratyu zuena. Bertatik, bi emaitza entzun ditugu: aurrena, Niko Etxartek Rolling Stonesen musikarekin eginiko bertsioa eta hurrena, Anje Duhaldek Dylan Blowing In The Wind ezaguna nola ematen duen ikusi dugu. Gainerako denbora Ry Cooderren My Name Is Buddy disko berria aurkezteko baliatu du Pedrok. Alegi erako disko konteptual honetan AEBetako oraingo gizartearen kritika zorotza egiten du Ry Cooderrek, katu baten, sagu baten eta apo baten laguntzaz. Soinugelako kide guztiok disko bikaina iritzi diogu. Saioa deskargatzeko, klikatu Soinugela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOTOTIK: Zarata Kafe Antzokian

og. Mai 3 , 2007
Saio berezia izan da gaurkoa, datorren asteazkenean(hilak 9) Kafe Antzokian izango den kontzertuari eskainia. “Zarata Kafe Antzokian” deitu diogu “post” honi eta arrazoiarekin, distortsioa eta bolumena izango baitira nagusi(Gomendioa: Ez ahaztu belarrietarako tapoiak!). Hona Menua: Antoine Chessex(Berlindik, saxofoiari puzka), Ovo(Italiako bikotea, rock gordinarekin), Ura(Bilbotik, Jon Inbernon eta Alberto Martinen inprobisazio […]

Honekin lotuak