HIZPIDEA: Ceta merkataritza akordioaren nondik norakoak

Valoniako parlamentuaren ezezkoaren ostean Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza liberalizatzeko akordioa blokeatuta dago. Cetari buruz hainbat galdera argitzeko Joseba Barandiaran izan dugu. Bi urtez egon da ituna hozkailuan sartuta eta orain berriz ere eztanda egin eta mesfidantza ugari sortu ditu. Momentuz ez dute adostasuna lortu, Belgikak ezetz esan baitu, eta estatu guztiek bat egitea beharrezkoa da mota horretako akordioek aurrera egin dezaten. Ezezko garbiena, nolanahi ere, Valoniako Parlamentuak eman du. Duela hilabete batzuk CETAren aurkako adierazpen bat onartu ostean, hitzarmena babestu ez dezan eskatu diote Valoniako Gobernuari berriki. Akordioaren nondik norakoak ezagutu ditugu Joseba Barandiaranekin batera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Martxoak 3 elkarteak egia, justizia eta erreparazioa lortu arte lanean jarraituko du

al. Urr 24 , 2016
Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek jarritako kereilek aurrera egitea espero du Martxoak 3 Elkarteak.  Gasteizko Justizia Auzitegiko epaileak 1976ko martxoaren 3ko gertaerak direla-eta aurkeztutako kereila kriminalak aintzat har ditzala espero du elkarteak. Horren bitartez “zigorgabetasunik gabeko aro bat” hasiko den itxaropena du. Nire Martinez elkarteko kidea izan […]

Honekin lotuak