SOTOTIK: Zarata Kafe Antzokian

ZarataSaio berezia izan da gaurkoa, datorren asteazkenean(hilak 9) Kafe Antzokian izango den kontzertuari eskainia. “Zarata Kafe Antzokian” deitu diogu “post” honi eta arrazoiarekin, distortsioa eta bolumena izango baitira nagusi(Gomendioa: Ez ahaztu belarrietarako tapoiak!). Hona Menua: Antoine Chessex(Berlindik, saxofoiari puzka), Ovo(Italiako bikotea, rock gordinarekin), Ura(Bilbotik, Jon Inbernon eta Alberto Martinen inprobisazio bikotea) eta Josetxo Grieta(Cancer Moon-eko Josetxo Anitua, Mattin-noizbait hitz egingo dugu sakonago berari buruz- eta Gringo taldeko Iñigo Egilor baterian). Asteartean Donostian ere izango dira talde hauetariko batzuk. Hona datak:
OvoMaiatzak 9 Asteazkena, 21:00. Kafe Antzokia(Bilbo): ANTOINE CHESSEX, OVO, URA, JOSETXO GRIETA

Maiatzak 8 asteartea. Mogambo(Donostia): ANTOINE CHESSEX, JOSETXO GRIETA, AIDA(LISABÖ ohia)+XABIER ERKIZIA+IÑIGO TELLETXEA+MAITE ARROITAJAUREGI.

Tapoiak jarrita dituzu dagoeneko? DESKARGATU, ba, orduan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Euskal Herriko 100 toki arriskutsu

al. Mai 7 , 2007
    Gaurkoan, Iñaki Barcenak Gara egunkarian duela hamar bat egun agertutako erreportai luzea izan du aztergai: Euskal Herri osoan, gutxienez 100 toki arriskutsuak dira gure osasunerako. Gogoratu duela aste pare bat Eperre Zerrenda (Europako Batasunak egindakoa) komentatu genuela. Horrezaz gain, Bizkaian eta batez ere Nafarroan hainbeste enpresa eta jarduerak asko […]

Honekin lotuak