Piperpolis: Nick Maritxu Nick Bartolo

Gaur Nick Maritxu Nick Bartolo antzezlanaz mintzatu gara Ugaitz Alegria atorearekin. Ostiralean estreinatu  zuten antzelana Bergarako Zabalotegi aretoan. Antzezlan honetan bikote batek (neskak eta mutilak) txat batean elkar ezagutu eta gero zita egiten dute. Oso leku berezian, gainera, opera batetako biltegian hain zuzen. Egoera xelebre honek bata eta besteari irudimena hegan jartzen lagunduko die. Jolasa nagusi duen komedia bizia da gaurkoak aurkeztutakoa.

Saioa entzuteko egizu KLIK HEMENTXE

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: V. nazioarteko elkartasun astea

ar. Ots 8 , 2011
Euskal Herriarekiko V. nazioarteko elkartasun astea datozen egunetan burutuko da munduko hainbat tokitan. Askapena erakundeak sortutako aste honek munduan zehar Euskal Herria existitzen dela zabaltzea du helburu, Askapenako Jon Etxebarriak kontatu digunez. Aurten 20 bat herrialdetan 80 ekitaldi baino gehiago  antolatu dituzte. Informazio gehiago askapena.org gunean. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!

Honekin lotuak