SOLASALDIA: bilbohiria.com zer den

1

Bilbo HiriaAurtengo erronka eta aurtengo emaitza da bilbohiria.com. Eta Bilbo Hiria irratiaren aurtengo arrakasta ere badela gaineratuko genuke, harrokerian jausteko batere asmorik gabe. Jabi Zabala dugu bilbohiria.com-en asmatzailea eta aita pontekoa, eta Ibaizabal magazinean berarekin mintzatu gara, irrati kontzeptu berri hau zertan datzan era errazean azal diezagun. Jabi Zabala oso kazetari ezaguna da Internet munduan eta une honetan Zenbat Gara elkartean lan egiten du teknologia eta komunikazio molde berrien arduradun gisa. Bera izan zen, Patxi Gaztelumendirekin batera, Internet bidezko lehenengo euskal irratia –irratia.com– martxan ipini zuena eta bera da orain bere saioak podcast eran eskaintzen dituen lehenengo euskal irratia –bilbohiria.com– martxan ipini duena. Elkarrizketa honetan gauza ugari esan digu Jabik: nola aldatu den oso denbora gutxian irratia entzuteko modua, jadanik ez baita beharrezkoa halako egunean eta halako orduan irrati aparatuari adi egotea nork bere gogozko saioa entzuteko; Internet bitarteko dela, irrati txikiek zeinen erraz gainditzen dituzten beren mugak eta nazioarteko bihurtzen; podcast sisteman denbora laburrean zer-nolako audio artxibo erraldoiak izan ditzakegun euskaldunok; eta abar. Hots, bilbohiria.com zer den, nola sortu zen, zer eskaintzen duen eta hemendik lasterrera zer bilaka daitekeen. Solasaldi hau deskargatzeko, klikatu HEMEN.

One thought on “SOLASALDIA: bilbohiria.com zer den

  1. Kaixo, duela hilabete batzuk ezagutu nuen zuen irratia. Madrilen nagoenez, euskerazko irrati bat entzuteko, interneten bidez izan beharko litzateke. Kristona iruditzen zaidana podscast sistema hori da, mp3-an eramateko edonora, edo saioak nahi duzunean entzuteko. Entzunda dauzkat interneten irrati asko, eta orain arte ez dut ikusi zuek egiten duzuenarekin konpara dezakeena. Euskaraz ikasteko baliabide ezin hobea da jende askorentzat, eta zailtasun teknikak ulertu ahala poliki poliki hau handituz joango da inolako zalantzarik gabe. Bakarrik esatea kanpoan bizi garenontzat oso garrantsitsua da horrelako gauzak edukitzea. Besarkada bero bat talde osoarentzat eta bene-benetan eskerrik asko zuen lan garrantsitsuagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTEKALEKO KRISEILUA: Bi erakusketa Bilbon eta umore azoka bat Leioan

ar. Mai 30 , 2006
Ohi bezala, Bilbon egun hauetan bisita daitezkeen erakusketen gainean egin du berba Ismael Manterola EHUko arte adituak. Alde batetik, Marzana Espazioan dagoen Blamiren marrazkiena. Jose Antonio Iglesias Morenok CVCE lelopean (“bizitza aldaketa- estilo aldaketa” gaztelaniaz) zenbait marrazki bitxi erakusten dizkigu. Marrazki horietako asko grafiti mundutik gertu daude. Bestetik, Colon XVI […]

Honekin lotuak