IRRATIA.COM #88: Bigarren bizitza eta Internet Ipar Euskal Herritik

Irratia.com Saioa deskargatzeko HEMEN. Second Life asko aipatzen da aspaldion, eta guk ere bidaia egin dugu bertara, horretarako Ana Courier izan dugu laguntzaile. Bigarren bizitzari buruzko euskarazko bloga edukitzeaz gain, blogintzan aspaldian murgilduta dagoen neska da Ana. Elkarrizketa mamitsua izan da. Irratia.com Second Life horretan, lehenengo irrati euskalduna izateko, urratsak ere eman ditugu. Saioaren bigarren zatia, Bidaia taldearen musika entzunez abiatu dugu. Bertako abeslari Caroline Phillips gurekin izan da. Bidaian zen, baina tartea egin digu Interneti buruz eta bere enpresei buruz mintzatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SHARRIE WILLIAMS & The wiseguys bihar, Bilbo Hiriaren eskutik

az. Eka 13 , 2007
Ostegunean blues eta gospel musiken izar baten bisita jasoko dugu Bilboko Kafe Antzokian, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurreneko ospakizunen baitan. Sharrie Williams 12 urterekin hasi zen abesten eta laster batean sartu zen Michigan estatuko Greater Williams Temple Inspirational Voices gospel abesbatzean. Ondoren The Voices of Joy eta The Sisters of […]

Honekin lotuak