Material barria!! ZTAH eta TOOth talde gazteak ezagutuko ditugu, udaberrian argia ikusiko duen Itzal Zaunka proiektutik Jexuxmai Lopetegi, Keu Agirretxea, Tania de Soussa…eta Binilo Tenpore tarte retroan, Lin Ton Taun taldearen lehenengo eta binilo bakarra gogoratuko dugu(1993). Egurre!
Asier Ibaibarraga, Bizkaiko Bertsozale elkartearen burua izan dugu gaurkoan Bilbo Hiria irratiaren estudioetan gonbidatu. Gure POTTO irratsaiora etorri da Bizkaiko Bertsolaritzak duen osasunaren berri ematen, eta gure POTTO-lagunek aukera probestu dute bertsolaritza hainbat esparrutatik zukutzeko: epaileen lana, gai-jartzaileak, Bizkaiko txapelketa… Ez galdu aukerarik eta entzun, kontu interesgarri asko ditu kontatzeko […]