Pasa den larunbatean kalejira egin zuten Barakaldoko Lutxanako auzokideek, aspaldian politikariek egindako promesak bete ez dituztela gogoratzeko. Kalejira Plastificantes de Lutxana eta Sefanitro fabriketatik, edo Munoa Gizarte etxetik pasa zen, leku batzuk garbitzeko edo auzokideentzako zerbitzuak jartzeko falta direla salatuz. Lutxanako Auzo Elkarteko kide batek komentatu duenez “auzoaren egoera oso kaskarra da, hondakinez beteta eta lurrak eta orubeak kutsatuta”, Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredakzio-buruak azaldu digunez.
Next Post
IBAIZABAL: Oroimen historikoaz
al. Mar 28 , 2011
Gaurkoan, horren inguruko gai batzuk aztertu ditu Martxelo Alvarez Ahaztuak 1936-1977 elkarteko bozeramaileak. Hasteko, duela egun gutxi bete dira Argentinako militarrek diktadura ezarri zutenetik 35 urte. Bestalde, espainiar estatuan oroimen historikoa berreskuratzeko zenbait egitasmo bertan behera gelditu direla kontatu digu Martxelok. Eta bukatzeko, espainiar estatuan ere, azken bolada honetan ume […]
Honekin lotuak
-
2010/10/19
SOLAS GIROAN: Nekasareak kontsumo taldeak
-
2013/03/19
IBAIZABAL: Iparraldeko berriak
-
2013/02/26
IBAIZABAL: Iparraldeko Kronika
-
2009/12/03
SOLAS INGURUAN: Euskararen Nazioarteko eguna
-
2011/05/10
Artayorran baño,yantzan obetó!#91