Bizkaiko emakume sortzaileen ahotsa eta presentzia erdigunera ekartzeko jaio zen BEST – Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak, eta aurten laugarren ediziora iritsi da. Larunbatean Bilbon ospatuko den hitzorduak sarea, ikusgarritasuna eta kolektibitate feminista izango ditu berriro ardatz, glotofeminismoaren eta intersekzionalitatearen begiradatik abiatuta. 2025eko edizioan, Bizkaiko emakume musikarien egoeraz, emakume sortzaileen erresistentziez eta “unibertsaltasun” hegemonikoari buruzko eztabaidaz ariko dira, eta Bizenta Antonia Mogel Elgezabal izango da omendua: euskaraz idatzi zuen lehen emakume idazlea, aitzindaria eta ausarta. Itxaso Paya, BEST topaketaren antolatzaileetako bat dugu gaur gurean.
Deskargatu hemen.