SOINUGELA: Leadbelly, bluesaren aitzindarietako bat

LeadbellyGaurkoan Kataluniatik ekin dio Pedro Elias Igartuak bi orduko bidaia musikalari, lehenik Ojos de Brujoren Feedback kanta entzunez eta gero Dúmbala Canalla taldearen musikaz gozatuz. Azken talde honek Pomada taldea osatzen zuen bikotea du oinarri eta mestizaje musikala lantzen du. Geroztik, Ingalaterratik country alternatiboa egiten duen The Broken Family Band taldea ezagutu dugu. Ildo beretik, Norah Jones partaide den The Little Willies taldea ere izan dugu. Euskal musikaren barnean, Rafa Ruedaren azken diskotik Txikia eta Ai neza kantak jarri ditugu eta, halaber, Sei Urte taldeko berriztarrek kanta bat eskaini digute. Aurreko astean legez, Elvis Costelo jazz doinuetan heldu zaigu Herbehereetako Metropole Orkest delakoarekin grabaturiko diskoan. Bestalde, 60 eta 70eko hamarraldietan izar handia izan zen Neil Diamonden 12 Songs (12 kanta) diskoa ekarri digu Pedrok. Toumani Diabate kora jolea etorri zaigu gero, hurrengo astean izango duen monografikoaren aurrerapen gisa. Saioaren azken laurdenak bluesaren aitzindaritzat jotzen den Leadbelly musikari mitikoak bete du. Haren bizitzaren pasarte gorabeheratsuak gogoratzeaz gain, zenbait kanta ezagun ere entzun ditugu beste behin. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela060518a.mp3

Entzun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela060518b.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 1x27: Bilboko FANT eta bestelako animalia batzuk

og. Mai 18 , 2006
Amaitu berria da Fant izenaz ezagunagoa den Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren hamabigarren edizioa eta Txabi Landabidea eta Eneko Olazabal eremuzkanpotarrak bertan izan dira, zinemari buruzko irratsaio bat egiteak eskaintzen dien prentsa pasea baliatuta. Eguneroko errealitate petralak beste zeregin batzuk egitera behartzen dituen arren, film mordoxka bat ikusteko aukera izan dute. Sekzio […]

Honekin lotuak