Bilboko Mamba Beat taldeak “THE” izeneko EPa (4 abestiko diska laburra) argitaratu berri du. Soinu elektronikagoa dakar disko berriak , dantzari lotuago, hitzei garrantzi gehiago ematen die eta horiekin mezu gehiago bidaltzen dituela. Mikel eta Igor Mamba Beat taldeko kideak izan dira gurekin.
Bestetik asteburuan Larrabetzun ospatu behar den Literaturiaren programa ezagutu dugu. Literatura eta euskarazko letretatik abiatuta, liburu azoka, liburu aurkezpenak, hitzaldiak, musika kontzertua, poesia emanaldiak, antzerki saioak, errezitalak…. denetarik izango dugu ekainaren 3tik 5era Larrabetzun.