Abuztuan, eta Aste Nagusian gehiago, antzerki kartelerak beterik daude, baina denak ez dira espainiar produkzio handiak. Bertoko aktoreei eta antzerki taldeei agertokia emateko sortu zen Deustuko erriberan dagoen Pabellon 6 eta abuztuan Orquesta de señoritas eta Cabaret Chihuahua taularatzen ari dira. Azken honetan antzezle dabiltzan Lander Otaola eta Ylenia Baglietto aktoreak gurekin izan ditugu, musikal honen inguruan solasean. Horrez gain irailean Arriagan antzeztuko duten Niños, dejad de joder con la pelota ere aipatu digute.
Entzun: